XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kanpoan giroa garbi zegoen.

Hiru lagunen aurpegi zurbiletan argi egiten zuen ilargiak.

Goazen esan zuen Van Helsingek-.

Minarengana itzuli behar dugu.

Arriskuan egongo da beharbada.

Hiru lagunak tren-geltokira joan ziren lasterka, eta Londreserako trena hartu zuten.

Jonathanen etxera iritsi zirenean, dena isil-isilik zegoen.

Jonathanek atea giltzaz ireki eta hiru gizonak gora igo ziren, nor bere logelara.

Jonathanek poliki-poliki zabaldu zuen bere atea eta oihu beldurgarria bota zuen orduan.

Berehala hurbildu zitzaizkion lagunak.

Logelako leihoa zabal-zabalik zegoen eta ilargia sartzen zen barrura.

Mina balkoian zegoen eta irudi ilun bat zeukan gainera makurtuta.

Drakula kondea zen!

Esku batez Minari lepoaren atzetik heltzen zion.

Besteaz neskaren bi besoei behean eusten zien.

Baina banpiroa ez zen Minaren odola edaten ari; hori baino askoz okerrago.

Drakulak bere bularrean zuen ebaki handi baten kontra zeukan Minaren aurpegia, eta bere odola edanarazten zion neskari!

Banpiroak burua jiratu zuen.

Sugar gorri-gorria zuen begietan.

Odola zerion tantaka ezpain gorri eta hortz luze zurietatik.

Ordurako banpiroak edana zuen behar zuen odola!

Drakulak amorruzko oihua bota zuen, baina Van Helsing prest zegoen.

Profesore zaharrak goian zeuzkan eskuak gurutzearekin.

Hodei batek ilargia estali eta ilundu egin zuen bapatean.

Ilargia berriro agertu zenean, ez zegoen Drakularen arrastorik.

Hauts horiska pixka bat zegoen balkoian.

Mina gaixoa ia zoraturik zegoen beldurrez.

Jonathan ikusi zuenean, negar batean hasi zen.

Van Helsingek ohera eraman zuen, eta aurpegian eta lepoan zuen odola garbitu zion.